lunes, 17 de mayo de 2010

Gutun jasobidalia

Lagunetsai maitegorrotatua:

Atzogaur zurekin gogoratu naiz. Elkarbanandurik igarotako egun nazkazoragarri horiek ekarri ditut gogora.

Zenbat arratsalde parkean musulirainka, hitz zuribeltzak elkarri jaurtiz. Eta zenbat oroitzapen kafesne katilu horren azalhondoan. Zenbat argazki lotsati kaxoian, zure galtzontziloen artean galduaurkituak.

Zurekin gogoratu naiz hemenhan zaudela zure gutun damutua berirakurri dudalako. Zoriontxarrez zuregandik gerturrun nago eta gutun hori erantzuteko gai ikusten dut neure burua

Mezu argiluna bidali nahi nizuke, jada atzogaurko neska nahasi horrek nire garuna abandonatu duela kontatu nahi nizuke. Baina hobeto kafezkafe beroa eskuan dugula edozein gauegunetan.

Agur hotzbero bat

Ezbaia

No hay comentarios: