sábado, 17 de julio de 2010

Kristina

Musikaren leuntasunean galdu zen Kristina,
doinu mutuen argiek itsutu zuten Kristina
eta galdu zen

Tximeletek, beirazkoek, eraman zuten

Kristinak
itsu,
musikaren doinu isilekin egin zuen amets
beirazko tximeleten ohe gainean kulunkatuz

Musika
leuntasunez
leihotik heldu zen Krisitinaren belarri itsuetaraino
eta bere begi lanbrotsuek
bilatu zuten musikaren biguntasuna

leihotik behera

beirazko tximeleten ohe gainean kulunkatuz

No hay comentarios: