sábado, 15 de enero de 2011

Dorotea


Holan idazteko letrak badauzkat. Holan ikusteko begiak baditut. Itxuren besarkale basatia nun, Dorotea. Nire eskuak zure letrak eratu ditu, nire burutik atera dira zure begiak, zure esku zuriak.

Ez dago beste modurik, Dorotea, jaiotza izan bazen gordina: nire barrutiko laztan guztiak bota eta kotoiez bete nituen, nire muskulu gordinak, errotik atera eta hariz lotu nituen nire portzelanazko hezur hautsiak. Hain zen astuna ebakiondoz betetako gorputz zahar eta gris hura … Ebakiondo bakoitzetik burdin hariz lotutak zeuden amodioetan emandako muxuak, berariazkoak eta besteak. Irudimenean bakarrik emanak, otsaileko gau hotzetan bilatzen direnak maindireen artean.

Holan idazteko letrak badauzkat, Dorotea. Zure letrak. Holan ikusteko begiak baditut, zure begiak.

Lehioak irekiko ditut, denbora sartu dadin nire etxebizitza berri hontara. Nire hitzetatik eraiki dut neure gorputz eta arima berriak, zu, Dorotea. Hitzetatik biziko naiz hemendik aurrera, hitzez eraikitutako bizitza honetan.